XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUSIKA

Kepa Junkera eta Ibon Koteronen Leonen orroak ikuskizuna Gaiarre antzokian

Leonen orroak beren azken diskoa aurkeztuko dute Gaiarre antzokian Kepa Junkera trikitilariak eta Ibon Koteron alboka joleak.

Arratseko zortzietatik aitzina izanen da eta Natxo de Felipe eta Tomás San Miguelen laguntza izanen dute besteak beste.

Leonen orroak lanean albokaren soinua nagusi da, eta ezohikoa bada ere, alboka, perkusioa eta trikitixarekin, edota euskal musika tradizionala eta Portugalgoarekin nahasi dute.

Diskoa albokari eta Leon Bilbao albokari famatu izan zenari omenaldi gisa planteatu zen, albokari galdua duen indarra bueltatu nahiean.

Ekitaldia Korrika kulturalaren parte da.